Internet

internet

Loterias y Apuestas del Estado Sozietateak loteriasyapuestas.es, web atariaren bidez merkaturatzen ditu bere produktuak, hots, SELAEren jokoak saltzeko web orrialde ofiziala, eta IOS eta Android-erako "Loterias y Apuestas del Estado" App ofizialaren bidez ere bai.

Bitarteko horien bidez, SELAEk aukera eskaintzen dizu zure apustuak internetez modu seguruan egiteko, SELAEren joko guztietan parte hartzeko aukera emanaz, komisiorik eta inolako kostu gehigarririk gabe.

SELAEren jokoetan parte hartu ahal izateaz gain, loteriasyapuestas.es guneak balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ematen dizkizu; hala nola, emaitzei buruzko informazioa, txartelak egiaztatzea, jokoari buruzko estatistikak, salmenta-puntuen kokapena, albisteak, eta abar. Horietara web orrialdean parte-hartzaile modura erregistratuta egonda edo bisitari gisa ere sar zaitezke. Gainera, erregistratutako erabiltzaileek beren apustuen harpidetzak egin ditzakete, gustuko apustuak gorde edo posta elektronikoa eta/edo doako SMS bat jaso sariren bat irabaziz gero.