Loterías y Apuestas del Estado joko-sektorearen teknologiaren abangoardian dago, garapen eta berrikuntzarako gaitasun handiari esker. Horrek bai joko aktiboak eta bai pasiboak kudeatzeko eta kontrolatzeko egitura eta euskarri aurreratua hornitzen dizkio.
LAEn espezialisten taldeak, une oro, Xaudarón (Madrilen) dagoen Datu Prozesuaren Zentroko (CPD) instalazioetan aurkitzen diren datu-zerbitzarietako eta aplikazioetako egonkortasun-, eskuragarritasun- eta etekin-mailak bermatzen ditu, Loterien Osoko Kudeaketa Sistemari (SIGILO) eta entitatearen langileak kudeatzeko sistemari eusteko diseinatuta.
Segurtasun handiago eskuratzeko, datu-zerbitzari eta aplikazio hauek laguntzarako kopia bat daukate Manuel Tovar-en (Madril) CPDan. STL hura kudeatzeaz arduratzen da, alegia; LAEk %100ean parte hartzen duen enpresa teknologikoa. Aipatutako enpresa entitateari informazio eta komunikazioen teknologia-zerbitzuak eskaintzeko sortu zen.
Horrez gain, STLren laguntzarekin, LAEk loteriak kudeatzeko osoko sistemak erosten, instalatzen, mantentzen eta ustiatzen ditu. Horiek guztiak 12.119 joko-terminaletan islatzen dira, Espainiako geografia osotik zehar banatutako 10.500 saltoki baino gehiagoetan instalatuta.
Terminal horien bidez, hainbat zeregin burutzen da, besteak beste: frogagiriak igorri, datuak ekipo nagusietara igortzea ondoren LAEk merkaturatzen dituen joko aktiboei dagozkien zenbaketak egiteko, eta baita joko guztien sariak ordaindu ere. Halaber, haien bidez salmenten eta ordainketen eguneroko laburpenak ere egiten dira.
Bi Datu Prozesuen Zentroek, egoitza desberdinetan kokatuta, laguntzarako zentro simetriko moduan jardute dute txandaka, eta horrek jokoen sistema osoaren jarraipena eta segurtasuna bermatzen ditu.