Loterias television-ek, Europa osoko Marketin Dinamikoaren kanal handienak, berrikuntza eta teknologia eraman ditu saltokira.
Ltv 2008az geroztik abian da Espainian. Gaur egun, Loterias y Apuestas del Estadoren sare komertzialeko 10.500 saltoki baino gehiagotan kokatutako 9.500 pantailatatik Loterias-en korporazio-edukiak zabaltzen dira (hurrengo jokoak, pote bereziak, zozketen emaitzak, etab.), eta, era horretan, ausazko jokoen irudi hurbilagoa, gardenagoa, fidagarriagoa eta berritzaileagoa ematen da, beste konpainia batzuen promozio edo interes publikoko informazioarekin batera.
Oinarrizko puntuen %90 baino gehiagotan eta puntu mistoen %70 baino gehiagotan Ltv pantaila bat dago instalatuta. Digital Signage edo marketin dinamikoaren kontzeptu horrek aplikazio handia du retail-aren munduan, abantailak eskaintzen baititu; hala nola, nahi den mezua jasotzen duen publikoa segmentatzeko erraztasun handia, eraginkortasun izugarria inpaktu-kopuru handia lortzeagatik (astean 5 milioi pertsona baino gehiagok onartzen dute LTVko edukiak ikusi eta gogoratzen dituztela) edo kartel tradizionaletan aurreztea.
Loterias Television, beraz, hainbat teknologia elkartuta sortuko da: komunikazioak, ordenagailu espezifikoak, display bideoak eta hardware eta sofware multimedia elementuak, gaur egun edukiak azkar eta modu eskuragarrian sortzeko aukera ematen dutenak, osatzen duten hardware elementu guztien urruneko kudeaketa emanaz, IP lerroen bitartez SELAEren sistema zentralekin komunikatuta. Plataforma bera prestatuta dago gaur egun erabiltzen diren multimedia eduki-mota guztiak tratatzeko, eta etorkizunean formatuak sartzeko aukera ere ematen du.
Produktu gisa, diziplina anitzeko teknikak aplikatzea eskatzen du, zinemaren edo telebista komertzialaren mundukoak, diseinu sortzailetik hasi eta sistema eta komunikazioen espezializaziora bitarte. Aldi berean, komunikabide garrantzitsuetako hiruren bertuteak batzen ditu: telebista, kanpoko publizitatea eta saltokian bertan egiten dena, merkatuko eskariei erantzun azkarragoa eskainiaz.
Informatzeaz eta entretenitzeaz gain, Ltv euskarri oso eraginkorra da 'marka sustatzeko' ekintzak egiteko, publikoa eskuragarritasun handiko uneetan lortzen baitu, inpaktu aldetik ere emaitza azkarrak lortzen dituelako eta salmenta-puntuan markaren ospea eta irudia indartzeko bitarteko egokia delako. Espainiako 20 urtetik gorako biztanleen %12 baino gehiago gogoratzen da LTV kanalean edukiak ikusi izanaz, Hedabideen Azterlan Orokorraren (EGM) arabera.
Arrakasta hori funtzionalitateen aldakortasuna medio, Ltv-ren ezaugarrietako bat izanik, adibidez, aukera hauek ematen baititu:
Pantaila hainbat zatitan bana daiteke, mezu ezberdinak denbora-tarte laburretan komunikatzeko.
Edukiak igortzeko hainbat zirkuitu definitzeko aukera. Halaber, edukiak alda daitezke egunen, ordu-tarteen, kokapenaren eta abarren arabera.
Denboraldi laburreko kanpainak eguneratzea.
Loterias del Estadok zehaztutako ekitaldien zuzeneko emanaldiak, besteak beste, Loteria Nazionalaren larunbatetako zozketak eta Gabonetako zozketa berezia.
Ltv SELAEren barruko talde espezializatu eta diziplina anitzekoak kudeatzen du, eta kanalaren prozesu osoaz arduratzen da: abian jarri, edukiak prestatu, hedapena bidali eta kontrolatu eta neurri horietako sare batek eskatzen duen euskarriaren eta mantentze-lanen kontrol logistiko osora arte.