

| 1.go helburua | POBREZIAREKIN amaitzea. Mundu osoko pobrezia mota guztiekin amaitzea. |
| 2. helburua | GOSERIK ez. Gosearekin amaitzea, elikadura-segurtasuna eta nutrizioaren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea. |
| 3. helburua | OSASUN ona. Adin guztietako jendearentzako bizitza osasuntsu bat bermatzea eta ongizatea sustatzea. |
| 4. helburua | KALITATEZKO HEZKUNTZA. Bidezko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta guztiontzako bizi osorako ikaskuntza-aukerak sustatzea. |
| 5. helburua | Genero-BERDINTASUNA. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatila guztiak ahalduntzea. |
| 6. helburua | UR garbia eta saneamendua. Uraren erabilgarritasuna, honen kudeaketa jasangarria eta guztiontzako saneamendua bermatzea. |
| 7. helburua | ENERGIA lorgarria eta jasangarria. Guztiok energia lorgarri, seguru, jasangarri eta berrirako sarbidea izatea bermatzea. |
| 8. helburua | LAN egokia eta hazkunde ekonomikoa. Guztiontzat hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta emankorra eta lan egokia sustatzea. |
| 9. helburua | INDUSTRIA, berrikuntza, azpiegitura. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea. |
| 10. helburua | DESPAREKOTASUNAK murriztea. Herrialdeetako eta herrialdeen arteko desparekotasunak murriztea. |
| 12. helburua | KONTSUMO arduratsua eta ekoizpena. Kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak bermatzea. |
| 13. helburua | Klima-aldaketari eta honen ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. |
| 14. helburua | ITSASOKO bizitza. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak garapen jasangarrirako kontserbatzea eta era jasangarrian erabiltzea. |
| 15. helburua | LURREKO bizitza. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berrezartzea eta sustatzea, basoen antolamendu jasangarri bat egitea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren narriadura geldiaraztea eta lehengoratzea eta biodibertsitatearen galerarekin amaitzea. |
| 16. helburua | Bakea, JUSTIZIA eta erakunde sendoak. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, justiziarekiko guztion sarbidea erraztea eta erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak sortzea, maila guztietan. |
| 17. helburua | Helburuekiko ELKARTASUNA. Betetzeko bitartekoak sendotzea eta garapen jasangarrirako mundu mailako elkartasuna suspertzea. |