Zeintzuk dira Garapen Jasangarriaren Helburuak?


 



1.go helburua POBREZIAREKIN amaitzea. Mundu osoko pobrezia mota guztiekin amaitzea.
2. helburua GOSERIK ez. Gosearekin amaitzea, elikadura-segurtasuna eta nutrizioaren hobekuntza lortzea eta nekazaritza jasangarria sustatzea.
3. helburua OSASUN ona. Adin guztietako jendearentzako bizitza osasuntsu bat bermatzea eta ongizatea sustatzea.
4. helburua KALITATEZKO HEZKUNTZA. Bidezko eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta guztiontzako bizi osorako ikaskuntza-aukerak sustatzea.
5. helburua Genero-BERDINTASUNA. Genero-berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatila guztiak ahalduntzea.
6. helburua UR garbia eta saneamendua. Uraren erabilgarritasuna, honen kudeaketa jasangarria eta guztiontzako saneamendua bermatzea.
7. helburua ENERGIA lorgarria eta jasangarria. Guztiok energia lorgarri, seguru, jasangarri eta berrirako sarbidea izatea bermatzea.
8. helburua LAN egokia eta hazkunde ekonomikoa. Guztiontzat hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta emankorra eta lan egokia sustatzea.
9. helburua INDUSTRIA, berrikuntza, azpiegitura. Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza bultzatzea.
10. helburua DESPAREKOTASUNAK murriztea. Herrialdeetako eta herrialdeen arteko desparekotasunak murriztea.
12. helburua KONTSUMO arduratsua eta ekoizpena. Kontsumo eta ekoizpen modu jasangarriak bermatzea.
13. helburua Klima-aldaketari eta honen ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea.
14. helburua ITSASOKO bizitza. Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak garapen jasangarrirako kontserbatzea eta era jasangarrian erabiltzea.
15. helburua LURREKO bizitza. Lurreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berrezartzea eta sustatzea, basoen antolamendu jasangarri bat egitea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren narriadura geldiaraztea eta lehengoratzea eta biodibertsitatearen galerarekin amaitzea.
16. helburua Bakea, JUSTIZIA eta erakunde sendoak. Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, justiziarekiko guztion sarbidea erraztea eta erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak sortzea, maila guztietan.
17. helburua Helburuekiko ELKARTASUNA. Betetzeko bitartekoak sendotzea eta garapen jasangarrirako mundu mailako elkartasuna suspertzea.