GJH Espainian

 

GJH Espainian

 

Espainiak konpromiso sendoa hartuta dauka Agendaren ikuspegiarekin, espirituarekin eta abiaraztearekin eta GJHak errealitate bilakatzeko asmoarekin. Horixe bera ari dira erakusten Espainiako herritarrak, gizarte zibila, unibertsitateak, sindikatuak, autonomia erkidegoak eta tokiko gobernuak.

Gaur egungo gobernuak Agenda 2030erako Goi Komisarioa sortu du eta zuzenean, Gobernuko Presidentearen eta Haurren Pobreziarako Goi Komisario baten menpe dago. Energiaren, ingurumenaren eta klima-aldaketaren eskumenak elkartuz, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioa sortu da.

Espainiak Ekintza Plan bat burutu du, berehala politika, neurri, gobernantza eta lan egiteko modu berriak bultzatzen dituena. Aipatu Planak Garapen Jasangarrirako 2020 - 2030 Estrategia bat hartzera eramango gaitu, zeinak Estatu mailako ikuspegi zabal bat partekatzen duen herrialde-proiektu bat ordezkatuko duen. Estrategia hau berehala landu, eztabaidatu eta negoziatu behar da eta datozen hilabeteetan landu behar da derrigorrez, era parte-hartzailean eta sosegatuan.

2030ean GJHak lortu dituen herrialdea, guztion ametsetako herrialdea izango da. Hori dela eta, Agenda 2030 dagoeneko Estatu mailako ikuspegiaren eta Gobernu-ekintzaren erdigunean dago. Munduan jarduteko modu bat ordezkatzen du. Helburu bakoitzaren xedeak lortzeko MUNDU GUZTIAK egin behar du bere zatia: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta baita ZUK ere.