Zer da Agenda 2030?

¿Zer da Agenda 2030?

 

Garapen Jasangarrirako Agenda 2030 Nazio Batuetako 193 Estaturen konpromisotik sortutako ekintza-plan bat da. Agenda 2030en Garapen Jasangarriaren 17 Helburuek asmo hauek dituzte: PERTSONEN artean aukera-berdintasuna egotea, PLANETA babestea eta erronkak gainditzeko lan egiten duen mundu BAKETSU batean OPAROTASUNA sortzea. 2015eko irailaren 25etik Espainiak Nazio Batuen GJHekin eta Agenda 2030ekin konpromisoa hartuta dauka, eta hauek guk nahi dugun gizartea diseinatu eta eraikitzeko narrazio berri bat eskaintzen dute, inor atzean geratuko ez den gizarte bat.

Plan honek Garapen Jasangarriaren 17 Helburu (GJH) barne hartzen ditu eta 169 xedetan bereizten dira.

GJHak Mundu-mailako Helburu gisa ere ezagutzen dira eta Milurteko Garapen Helburuetan (MGH) oinarritzen dira, baina askoz haratago doaz.