Arduraz jokatzeko urrezko 10 gomendioak
Gogoan izan zentzuz eta erantzukizunez jokatu behar duzula, jokoak entretenimendua izaten jarraitzeko. Hurrengo gomendioak ematen dizkizugu:
- Jokoa entretenimendu osasuntsua baino ez du izan behar zuretzat.
- Ez ezazu ahaztu, jokatuz gero, galdu ere egin dezakezula.
- Ez ezazu gastatu ahal duzuna baino gehiago
- Ezarri aurrekontu bat eta ez ezazu hura gainditu.
- Inoiz ez ezazu dirua eskatu jokatu ahal izateko.
- Ez ezazu jokatu jokatzen galdu duzun dirua berreskuratzeko.
- Neurtu jokatzeari ematen diozun denbora eta orekatu ezazu aisialdiko beste jarduera batzuekin.
- Ez ezazu utzi jokoak zure lanbidean edo eguneroko erantzukizunetan eragina izatea.
- Gogoratu jokoa ez dela zure bizitzan garrantzitsuena. Ez utzi zure familia edo lagun arteko harremanetan eragina izatea.
- Jokoak estresa, antsietatea edo osasun arazoak eragiten badizkizu, jokatzeari utzi beharko zenioke.