Hona hemen pasahitza osatzeko gomendio batzuk

 

loteriasyapuestas.es webgunerako pasahitza osatzeko arauak

Segurtasun-neurriak direla eta, webgunean erabiltzen duzun pasahitzak,

  • 6 karaktere izan beharko ditu, gutxienez, eta 15, gehienez;
  • eta, horien artean, gutxienez letra bat eta zenbakiren bat ere sartu beharko dituzu.
  • Sistemak letra larriak eta xeheak bereizten ditu; beraz, kontuz letra larriak blokeatzeko teklarekin (caps lock), sakatuta egon daiteke eta.

Karaktere bereziak ere erabil ditzakezu; horrela, pasahitz seguruagoa lortuko baituzu. Sistemak ez ditu karaktere berezi guztiak onartzen.

 

Pasahitz segurua osatzeko aholkuak

Hona hemen pasahitz seguruagoa osatzeko aholku jakingarri batzuk:

  • erabili, gutxienez, 8 karaktere dituen pasahitza;
  • sartu tarteka letra xeheak, larriak eta zenbakiak;
  • baztertu hitz arruntak eta zuri lotutako datu edo egun adierazgarriak, beste inork ezagut baititzake;
  • saihestu erraz burura daitezkeen zenbaki edo letra segidak (esate baterako, "123" edo "abcd");
  • pasahitza osatzea bezain garrantzitsua da seguru gordetzea. Ez ezazu pasahitza edonon idatzita utzi, inork ikusteko moduan.
  • ... Eta, jakina, ziurtatu gero ere gogoratzeko kapaz izango zarela eta ez duzula ezkutuko galderara jo beharrik izango.

Aldian aldian pasahitza berritzea komeni da

 Gutxienez, pasahitza urtean behin aldatzea gomendatzen dizugu; bereziki, zure pasahitza inoren esku egon izana posible dela uste baduzu.

Gogoan izan, loteriasyapuestas.es-en erabiltzen duzun pasahitzak, jokoetan on-line sartzeko eta zure jokoetarako kontuan diru-mugimenduak burutzeko balio duela. Hortaz, pasahitza isilpean gordetzea ezinbestekoa da.