Corporación Iberoamericana de Loterías y Apuestas del Estado (CIBELAE)

La Corporación Iberoamericana de Loterías y Apuestas del Estado LAEk parte hartzen duen (CIBELAE) 1998ko urrian sortu zen. Gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde bat da, eskualdeko izaerarekin, elkarte zibilaren nortasun juridikopean sortuta, irabazi-asmorik gabe eta iraupen mugagabearekin.

Hauek dira funtsezko xedeak:

  • Estatuko Loteriak hobetzeko, modernizatzeko eta optimizatzeko interesgarritzat jo izandako gaiei buruzko jarduerak, azterlanak eta ikerketak bultzatzea eta sustatzea.
  • Kideak integratzea eskatzea, erakundeen arteko loturak indartzeko.
  • Elkarkideen eta helburu berdinak dituzten beste erakundeen artean hitzarmenak eta/edo kooperazio-akordioak izenpetzearen eta hobetzearen alde egitea.
  • Politika legegile homogeneoak hartzea gomendatzea eta bultzatzea, kideek parte hartzen duten Estatuek olgetarako jarduera araupetu eta kontrolatu ahal izateko.
  • Ikastaroak, topaketak, mintegiak, batzarrak, jardunaldiak,... antolatzea, adierazitako esparruei buruzkoak eta jarduera horien koordinazioa sustatzea, kideen artean informazioa eta esperientziak elkar trukatzeko helburuarekin.
  • Erakunde kideen Estatuen artean nazioarteko akordioak gauzatzea sustatzea, edo horien arteko joera-kodeak, ausazko jokoak ustiatzerakoan lurraldetasuna edo jurisdikzioa babesteko helburuarekin, baita ere politika komunak ezartzea legez kanpoko jokoari edo joko klandestinoari aurre egiteko.

Horrez gain, CIBELAEk sei hilabetez behin aldizkari bat argitaratzen du, hura kontsultatu daiteke hemen.

*Informazio gehiagorako, kontsultatu honakoaren web orri ofiziala:CIBELAE.