Historia

Historia

1763. urtean Karlos iii.a erregeak ‘Loteria Erreala’ ezarri zuen. Loteria horrek ekarri zuen onura soziala oinarrietako bat izan zen bere sorreran; hala, 1763ko irailaren 30eko Errege Dekretuak, gure loteria inauguratu zuenak, honela zioen: “(…) egokitzat eta komenigarritzat jo dut Madrilen Loteria ezartzea… Ospitale, Ostatu eta bestelako Obra Publiko askoren onura izan dadin, horiek urtero errege-altxorraren zati handia kontsumitzen baitute”.

Jokoa Lotería Primitiva-ren antzekoa zen: 1etik eta 90era nahi adina zenbaki aukeratu behar ziren (hainbat aukera zeuden), eta orduan haur batek, begiak estalita zituela, 5 bola ateratzen zituen 90 bola zituen poltsa batetik. Loteriaren lehen zozketa San Ildefonso Plazan egin zelarik, bertan zegoen Loterien egoitza.

Ia mende erdia igaro zen gure Lotería Nacionala iritsi arte. 1811n, Cadizen, onartu zen haren sorrera. Halere, 1812ko martxoaren 4a izan zen Lotería Nacionalaren jaiotzaren historiako lehen zozketa egiteko eguna. Txartelak laurdenetan zatitu ziren –hamarrenetan beharrean–, eta horietako bakoitzak hamar errealeko zenbatekoa zuen. Garai hartan, Loteria Errealak Lotería Primitiva Nacional izena hartu zuen.

1812. urtea aldaketa-urtea da; urte hartan gure Lotería Nacionala sortzeaz gain (haren bigarren mendeurrena 2012an ospatu zen), jende askok La Pepa deitzen duen 1812ko Espainiako Konstituzioa aldarrikatu zen urtea ere bada. 1812ko martxoaren 19an, Gorte Nagusiek gutun nagusi hori aldarrikatu zuten, gure herrialdean aldarrikatutako lehen Konstituzioa eta munduko liberalenetako bat izan zena.

Urte gutxi batzuk geroago, 1818an zozketa berezia antolatu zen Eguberrietan. Gabonetako Zozketa Bereziaren jatorritzat har daiteke. Hala eta guztiz ere, 1839ra arte ez zen Gabonetako zozketa ospetsua aldizka egiten hasi; eta 1897ra arte itxaron behar izan zen Gabonetako zozketak izen hori ofizialki jaso zedin. 1880ko hamarkadan beste zozketa enblematiko bat agertu zen: El Niñoren zozketa.

Lotería Primitiva agertu eta ia ehun urte beranduago, 1862an, desagertu egin zen. Joko horrek utzitako hutsunea betetzeko, Lotería Nacionaleko hileko zozketa-kopurua handitzea erabaki zen. Orduan, 1877. urtearen inguruan, Loterien egoitza Diruaren Fabrika Nazionalean kokatuta zegoen, Madrilgo Goya, Serrano, Jorge Juan kaleen eta Colón plazen artean.

XX. mendeak ekarri zituen berrikuntza handienak Loterien historiara. Hala, 1924an, zozketa berezi enblematikoenetako bat agertu zen, Gurutze Gorriaren zozketa, eta gaur egun arte jarraitzen du. 1932an, Loterien egoitza Madrilgo Montalbán kalera aldatu zen.

Loterietako joko ezagunenetako bat 1946an sortu zen: kiniela. Lehen denboraldian emaitzak goletan iragartzen ziren. Hurrengo denboralditik aurrera 1X2 formatua sartu zen iragarpenak egiteko. 1963an, Loterien egoitza Guzman el Bueno kalera aldatu zen.

1985ean iritsi zen Lotería Primitiva berria, edo, besterik gabe, La Primitiva. Urte batzuk geroago, 1988an, BonLotoren lehen zozketa egin zen. Eta 1993an El Gordo de la Primitiva iritsi zen. Berritasunek XXI. mendean jarraitu zuten eta joko berriak iritsi ziren, hala nola Euromillones Europako loteria (2004), non Espainiak parte hartzen baitu; Lototurf eta Quíntuple Plus apustu hipikoak (2005); eta El Quinigol kirol-apustua (2005), hots, historiako lehen kinielaren antzekoa, golak iragartzean baitago. 2023an EuroDreams estreinatu da, joko europarra, banatzen dituen sari diferituetan erabat berria, ordura arte Loteriasen jokoen katalogoan existitzen ez zena. Joko honetan, irabazleek pixkanaka-pixkanaka egiten dute amets, hilabetetik hilabetera, betiere modu hausnartuan eta Loteriasen joko arduratsuaren balioekin bat eginez.

Loterías y Apuestas del Estado, XVIII. mendetik; historia, jokoak, ilusioak... Amesten baduzu… Loteriak.