Araubide juridikoa eta eginkizunak

régimen jurídico y funciones

Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E., S.A. 'Ondare Taldeko',   sozietate bat da, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren menpekoa, eta Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioari atxikita.. Sozietate hori Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estado, S.M.E., S.A. (SELAE) enpresa erakunde publikoaren jarduera berrantolatzen duen 2010eko abenduaren 3ko 13/2010 Errege Lege Dekretuaren bidez sortu zen. Izaera juridiko pribatua du.

Hona hemen SELAEren eginkizunak:

SELAEk ondorengo funtzioak ditu:

  • Loteriak eta estatu mailako jokoak kudeatzea, ustiatzea eta merkaturatzea, euren modalitate guztietan; beti ere, autonomia erkidegoez gaindiko lurralde-eremuei dagokienean.
  • Kirol arloko eta ongintzazko elkarrekiko apustuak kudeatzea, ustiatzea eta merkaturatzea, euren modalitate guztietan, baita kirol ekitaldien emaitzen gainean egiten diren elkarrekiko eta ongintzazko iragarpen lehiaketak ere.
  • Estatuaren eskuduntzapeko bestelako jokoak kudeatzea, ustiatzea eta merkaturatzea, bai eta Autonomia Erkidegoei edo beste herrialde batzuei dagozkienak ere, Ogasun eta Ekonomia Ministerioak esanbidez baimentzen duenean -eta horren inguruan aldez aurretik bidezkoa den akordioa sinatu denean-.
  • Loteria Administrazioen esleipen prozeduretan parte-hartzaileek proposatutako lokalak eta, oro har, merkataritza-sareko saltoki guztiak merkataritza-irizpideen arabera balioztatzea.
  • Jokoen arloan egokitzen zaizkion jarduera eta zerbitzu guztiak burutzea.