Jokoaren kudeaketa arduratsua

Jokoaren Kudeaketa Arduratsua loteriasyapuestas.es-en

Sociedad Estatal Loterías y Apuestas del Estadok (SELAE), bere ikuspegi korporatiboaren barne, konpromiso sendoa hartzen du Jokoaren Kudeaketa Arduratsuarekin (GRJ) .
Gai horri dagokionez, SELAEk garrantzi handia ematen dio Internet bidez parte hartzeko kanal ofizial honi. Izan ere, elkarreraginezko sistema den neurrian, aukera handiagoa ematen baitu jokoan etengabe aritzeko joerak indartzeko.
Horren harira, SELAEk ondoko neurri hauek ezarri ditu webgunearen erabilera taxutzeko:

 

ADIN TXIKIKOAK BABESTEKO NEURRIAK

loteriasyapuestas.es-ek ez du inola ere onartuko adin txikikoek webgunean izena ematea, eta hala jakinarazten die bisitari guztiei, oro har, eta alta emateko prozesua abiarazten dutenei, bereziki.

Politika hau betetzen dela bermatzeko, SELAEk erabateko konpromisoa hartzen du on-line parte hartzen duten erabiltzaileek emandako datuen benekotasuna kontrolatzeko. Horren ildotik, bere egiten ditu Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 legean ezarritako xedapenak.

Halaber, neurri tekniko zehatzak ezarri ditugu, heldu baten kontua erabilita adin txikikoak aplikazioan sar daitezela saihesteko. Hori lortzeko, erregistratutako erabiltzaileei pasahitzen isilpekotasuna bermatzeko egokitutako informazioa helarazten diegu. Gainera, web honek ez du pasahitza automatikoki gordetzeko aukera ematen, helduen kontuak erabilita adin txikikoak berehala eta egiaztatu gabe konektatu daitezela saihesteko.
SELAEk sartzeko saio guztien erregistroa gordetzen du (erabiltzailea behar bezala sartu denean zein ez), gerora horren ikuskaritza egiteko.

 

ON-LINE JOKOAN LARREGI EDO MODU PATOLOGIKOAN ARITZEA PREBENITZEKO EKINTZAK

Joko guztien funtzionamenduari eta araudiari buruzko argibide orrietan argi eta garbi azaltzen da joko bakoitzean jokatzearen kostua zein den. Horrez gain, txartelaren iragarpena eta izapidetzea burutzeko prozesu guztian zehar, sistemak parte-hartzearen guztirako eta behin betiko zenbatekoa jakinarazten dio erabiltzaileari. Halaber, behin erosketa amaituta, egindako gastuaren historikoa kontsulta daiteke. Parte-hartzaileak urte osoko zerrenda testu fitxategi batean jaitsi ahalko du, nahi baldin badu, gerora ere datuok eskuragarri izateko.
Erosketa konpultsibo mota oro saihesteko (nahita eta nahi gabe egiten dena), sistemak ez du aukerarik ematen, "erosi" botoia behin eta berriz sakatuta, apustu berbera izapidetzeko.

1. Jokoan Aritzea Galarazita Dutenen Erregistro Orokorraren egiaztapena
Jokoan Aritzea Galarazita Dutenen Erregistro Orokorra (RGIAJ) erregistro publikoa da, 13/2011 Legeari jarraiki sortu dena. Jokoa arautzeko baliagarria da, bertan sartzen baitira joko-jardueretan parte hartzea debekatu diezaietela eskatzeko eskubidea erabili dutenen datuak. Era berean, jokoan aritzea ebazpen judizial bidez debekatuta duten pertsonen datuak sartzen dira erregistro horretan, baita jarduera horretan aritzeko legez ezgaitzat jo direnenak ere.
SELAE eta gainerako jokoaren arloko operadoreak, denak ere, derrigortuta daude RGIAJ erregistroak publikoki emandako datuak kontuan hartzera, hala agintzen baitu esandako Legeak eta hori garatzen duten erregelamenduek. Datuak baliagarri izango zaizkie operadore guztiei on-line jokoetan parte hartu nahi baina beharko ez luketen horien sarbidea saihesteko; bereziki, apustuak egiteari eta sariak kobratzeari dagokionez.

2. Jokoan emandako denbora, ikusgai
Erabiltzaileak, sisteman saioa hasten duenean, aurreko saioari buruzko informazioa ikusgai izango du, on-line jokoen zerbitzuan egindako denboraz jabetu dadin.
Unean uneko saioan, SELAEk uneoro emango dio erabiltzaileari orduaren berri, jokoan eman duen denbora oharkabean pasa ez dakion.

3. Joko arduratsua sustatzea
SELAEren web orriak ez du berez jokoari ekiteko deia egiten, mendekotasunaren eta joko eredu patologikoen arriskua areagotzeko moduan.
Erabiltzaileak gure webguneko orrietan zehar nabigatu eta jokoen berri izan dezake, inork horietan parte hartzera behartu gabe. Parte-hartzea aukera bezala eskaintzen da, eta beti borondatezkoa dela zehazten da.
Aurreko jokaldietan galdu egin duen erabiltzaileari, sistemak ez dio inoiz galdutakoak berreskuratzeko proposamenik egingo. Hori ez ezik, erabiltzaileak sistema uztea erabakitzen duenean, sistemak ez dio, inola ere, doako jokorik eskainiko, ezta ekinean jarraitzera animatuko duten sustapenen berri emango ere.
 
4. Joko arduratsuaren autoebaluazio proba
Joko-antolamenduko zuzendaritza nagusiak, 2011ko azaroaren 16an emandako ebazpenean, joko arduratsua balioztatzeko eta jokoarekiko atxikimenduko jarrerak prebenitzeko proba bat proposatzen du. Sakatu hemen eta egizu proba; horrela, arlo honetan zure burua ebaluatzeko aukera izango duzu.

 

GURE JOKOETAN DUEN PARTE-HARTZEA MUGATZERA BEGIRA, PARTE-HARTZAILEAK BERAK HAR DITZAKEEN NEURRIAK

1. Kargak egiteko eta on-line jokoan aritzeko zenbatekoak nork bere buruari mugatzea
Jokoa arautzeari buruzko 13/2011 Legea garatzen duen 1614/2011 Errege Dekretuaren 36. artikuluak ezarritakoaren arabera, jokoaren lizentzia, baimen eta erregistroen inguruan, SELAEk on-line jokatzeko kontuetan ondoko zenbateko hauek baino handiagoak sartzea galarazten du: 

  • 400 euro, eguneko zenbatekoari dagokionez
  • 1.500 euro, asteko zenbatekoari dagokionez
  • 3.000 euro, hileko zenbatekoari dagokionez

 Gainera, parte-hartzaile guztiek baimendutako gordailu-mugak gutxitzeko aukera daukate. Parte-hartzaileek baimendutako gordailu-mugen murrizketa guztiak berehala aplikatuko dira.
Kargatzea mugatzeaz gain, parte-hartzaileak asteko gastuaren gehieneko zenbatekoa adieraz dezake. Horretarako, on-line jokalari profilean sartu eta dagokion eremua bete beharko du. Gure jokoetan parte hartzerakoan, sistemak zuzenean kontrolatuko du azken 7 egunetan egindako apustuekin ezarritako zenbatekoa ez dela gainditu.

 

2. On-line parte hartzeko zerbitzutik nork bere burua kanpo uztea
Gure webguneko jokoetan parte hartzen baduzu eta zure burua kontrolatzeko gai ez bazara, edo, besterik gabe, gure jokoetan parte hartzea saihestu nahi baduzu, Loterías del Estadok zure burua aldi baterako kanpo uzteko zerbitzua jartzen dizu eskura, parte-hartzaile kontuan.
Nork bere burua kanpo uzteko prozesuaren bitartez, jokoetarako kontua aldi baterako (aukeran jarri dizkizugun epeetarako) blokeatuta utziko duzu. Horrela, zehaztutako epean, uko egingo diozu erabat gure jokoetan on-line parte hartzeari. Hainbat epe aurreikusi ditugu: zenbait astetik hasita, mugarik gabeko etenaldira arte.
Erabiltzailearen erregistroan bere burua aldi baterako baztertzen duenean, bezeroak ezin izango ditu bere kontuak bere kasa desblokeatu, ezta eragiketa hauek burutu ere:

  • loteriasyapuestas.es-en bitartez SELAEren jokoetan parte hartu;
  • jokoaren erregistroan dirua sartu
  • SELAEren sustapen eskaintzak eta jakinarazpenak jaso
  • beste erabiltzaile erregistro bat ireki

Zure burua aldi baterako kanpo uzten duzun kasuetan, epea amaitzen denean, berez leheneratu eta berriz aktibatuko da zure erabiltzaile erregistroa. Ordutik aurrera, ohiko legez aritzeko aukera izango duzu. Zure burua behin betiko kanpo uzten baduzu ere, SELAEk berriz onartua izateko eskatzeko aukera ematen dizu. 

3. Jokoan Aritzea Galarazita Dutenen Erregistro Orokorrean norberaren borondatez izena ematea
Jokoan Aritzea Galarazita Dutenen Erregistro Orokorra (RGIAJ) erregistro publikoa da, 13/2011 Legeari jarraiki sortu dena. Jokoa arautzeko baliagarria da, bertan sartzen baitira joko-jardueretan parte hartzea debekatu diezaietela eskatzeko eskubidea erabili dutenen datuak. Era berean, jokoan aritzea ebazpen judizial bidez debekatuta duten pertsonen datuak sartzen dira erregistro horretan, baita jarduera horretan aritzeko legez ezgaitzat jo direnenak ere.
RGIAJ erregistroan izena eman, datuak aldatu edota baja izapidetu nahi baduzu, eskatu iezaiozu Joko-antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari web orri honen amaieran ikusgai duzun estekan sakatuta.

 

JOKOAREN ONDORIO KALTEGARRIAK ARINTZEKO NEURRIAK

Arazoak dituzten jokalarientzako laguntza zentroak
Gai honen inguruan laguntza eta aholkua doan eman diezazuketen zerbitzuekin harremanetan jarri nahi baduzu, hona hemen baliagarri izango zaizkizun esteka batzuk: