Joko arduratsurako hamar urrezko aholku
Gogoratu zentzuz eta arduraz jokatu behar duzula, jokoa beti entretenimendu izan dadin. Hona hemen jarraitu beharreko aholku batzuk:
- Jokoa zuretzat aisialdi osasuntsu baten modua besterik ez izan behar da.
- Ez ahaztu jokatzen baduzu, gal dezakezula ere bai.
- Ez gastatu zure aukera ekonomikoak gainditzen dituzten diru-kopuruak.
- Ezarri aurrekontu bat eta ez gainditu.
- Ez eskatu inoiz dirurik jokatzeko.
- Ez jokatu jadanik galdu duzun dirua berreskuratzeko.
- Mugatu jolasari eskaintzen diozun denbora, beste aisialdi-jarduerekin orekatzeko.
- Ez utzi jokoak zure lana edo eguneroko erantzukizunak oztopatzen.
- Gogoratu jokoa ez dela zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena. Ez utzi zure familia edo lagunekin dituzun harremanak kaltetzen.
- Jokoak estresa, antsietatea edo osasun-arazoak eragiten badizkizu, utzi jokatzeari.