Joko Arduratsuaren Esparrua edo, beste modu batera esanda, Jokoaren Kudeaketa Arduratsua, zera da: Loterien arloan jarraitu beharreko jardunbide multzoa, jokoak denentzako (zentzu zabalean) seguruak izatea bermatzeko xedearekin ezartzen direnak eta, oro har, SELAEren interes-taldeekin bateragarriak direnak.
Jokoaren lehen araua: +18 urte
SELAEk, 2008ko irailaren 1ean SELAEren Zuzendaritza Batzordeak ezarritako Joko Arduratsuaren Arauekin bat eginez, eta jokoa arautzeko 2001eko maiatzaren 27ko 13/2001 legearen 6.2.a) artikuluan jasotakoa zorrozki betez, jakinarazten du 18 urtetik beherakoek debekatuta daukatela SELAEren jokoetan parte hartzea, bai merkataritza-sareko saltokietan, bai loteriasyapuestas.es gunean. Argibide gehiago behar izanez gero,akatu hemen s
Loterien merkataritza-sareko saltokiak: Merkataritza-sareko saltoki guztietan daude ikusgai 18 urtetik beherakoek SELAEren jokoetan jokatzea debekatuta daukatela jakinarazten duten kartelak, jokoa arautzen duen 2011ko maiatzaren 27ko 13/2011 legeari jarraiki. Kartel horiek sarrerako atean eta jendeari arreta egiteko leihatiletan jarrita daude.
SELAEk joko esparru zentzuzkoa eta arduratsua sustatzen du, estatu mailan zein beste herrialde batzuekin elkarlanean, interes-talde nagusiak asetzera zuzendutako kudeaketa eginez eta etekinak Gizartera itzuliz.
Horretarako, SELAEk funtsezko balio batzuk hartzen ditu oinarri gisa, Estatuko jokoen kudeaketaz arduratzeko eginkizunean bere jarduna zedarritzen dutenak. Funtsezko balio horien alde egin ez ezik, bere interes-taldeei ere horiekiko konpromisoa eskatzen die SELAEk, jokoaren kudeaketa arduratsua bermatzen baitute. Hona hemen funtsezko balio horiek:
Erantzukizuna: jokoak Joko Esparru Zentzuzko eta Arduratsu baten barruan sortu, eskaini, administratu eta gauzatzea, estatu mailan zein nazioartean ere, beste herrialde batzuekin lankidetzan.
Gardentasuna, zintzotasuna eta segurtasuna: diru-sarrerak, sariak eta burututako jarduera guztiak kudeatzean, gizarteak titulartasun publikoko jokoetan jarrita duen konfiantza mantendu eta areagotzeko asmoz.
Zorroztasuna: hala bere jarduneko eragiketak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu eta kontrolatzeko ahaleginetan nola iruzur ororen aurkako borrokan.
Konpromisoa: bere interes-talde guztiekiko; bai Estatuarekiko edo lankide dituen estatuekiko, bai eskainitako jokoetan parte hartzen duten Erabiltzaileekiko, Onuradunekiko, Langileekiko, Merkataritza-sarearekiko, Hornitzaileekiko eta Gizartearekiko ere, oro har.
Jokoen parte-hartzaileentzako orientazioa: gogoan izanik euren gogobetetzea dela gure helburu nagusia, eta, horren ildotik, euren premietara egokitzeko arreta berezia jarri behar dugula: batetik, parte-hartzaileen nahiei aurrea hartzeko produktu, zerbitzu eta salmenta-kanal berritzaileak eskainiz, eta bestetik, arreta Parte-hartzaileen premietan jarrita, produktuan jarri ordez.
SELAEk konpromiso berezia hartuta du Jokoaren Kudeaketa Arduratsua loteriasyapuestas.es gunean ziurtatzearekin, horixe baita on line parte hartzeko kanal ofiziala; horretarako, webgunean ondoko neurri hauek hartu dira:
Adin txikikoak babesteko neurriak
On line neurri gabe edo modu patologikoan jokatzea saihesteko prebentziozko neurriak:
Jokoetan Sartzeko Debekuen Erregistro Orokorra egiaztatzea
Jokoan emandako jokoa adieraztea
Joko arduratsua sustatzea
Joko arduratsuaren autoebaluazio testa
Gure jokoetan duen parte-hartzea bere buruari mugatzeko parte-hartzaileak berak hartu ditzakeen neurriak:
Kargak egiteko eta on line jokoan aritzeko zenbatekoak nork bere buruari mugatzea
Nork bere burua on line parte hartzeko zerbitzutik baztertzea
Jokoetan Sartzeko Debekuen Erregistro Orokorrean nork bere borondatez sartzea
Jokoaren eragin kaltegarriak arintzeko neurriak:
Estekak jokoarekin arazoak dituzten pertsonentzako laguntzeko zentroetara
[loteriasyapuestas.es gunean Jokoaren Kudeaketa Arduratsua egiteari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen sakatuta]